Eskura jarri dizkizugu BizkaiSareren ikuspegi komunitarioa eta integrala islatzen duten zenbait dokumentu, material eta tresna. Hor topatuko dituzun edukiek zerikusia izango dute kudeaketa komunitarioarekin, nahi ez den bakardadeari arreta ematearekin, aniztasunarekin, belaunaldiarteko kohesioarekin, eta gizarte berdinzaleago bat eraikitzeko beste giltzarri batzuekin. Errepositorioa bizirik dago eta etengabe aldatzen da. Halakoxea da gure komunitatea ere.