Eskuliburuak
Praktika ez ezik, ikuspegi komunitarioak gida ere behar du. Atal honetan, eskuliburuak, gida metodologikoak eta orientabide praktikoak topatuko dituzu. Guk diseinatu ditugu entitateei, udal-teknikariei eta gizarte-eragileei laguntzeko partaidetza, bizikidetza eta zaintza komunitariorako prozesuak ezartzen.

Bizkaiko gizarte elkartu baterako estrategia komunitarioa (irakurketa erreza)
Bizkaiko gizartea aldatzen ari da, gainerako gizarteak bezala. Aldaketa hauek batzuetan positiboak eta beste batzuetan negatiboak dira. Baina beti eragiten diete pertsonei eta komunitateari.

Bizkaiko gizarte kohesionatua eratzeko abian ipini duen estrategia komunitarioa
Esku artean duzuen dokumentu hau BizkaiSareren aurkezpena da, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia kohesionatuagoa lortzeko helburuarekin komunitate-ingurunea saretzeko eta indartzeko ekimena.

Intersekzionalitatearen praktikarantz hausnarketarako eta ekintzarako gida
Gida hau erreminta-kutxa gisa planteatzen dugu, erakunde bakoitzak bere testuingurura eta beharretara egokitu dezan. Intersekzionalitateak izua sortu dezake izan daiteke orain arte egindako guztiaren osoko zuzenketa gisa hartuta hurbiltzen bagara horretara, edo desoreken behin betiko irtenbide gisa hartzen badugu. Horregatik, gida honetan erabaki dugu intersekzionalitatea malgutasunez eta erakunde bakoitzaren testuinguruak, denborak eta prozesuak errespetatuz praktikan jartzea bideratu dezaketen hainbat jarraibide planteatzea.



