Mentoria soziala
Zer gertatzen da bi pertsona denbora partekatzeko elkartzen direnean? Bakoitzaren errealitatea eraldatu egiten dela.
Mentoria soziala boluntariotza mota bat da, giza lotura bezain erraza eta ahaltsua den zerbaitetan oinarritua. Gure inguruneko boluntarioak askotariko errealitateak bizi dituzten pertsonekin (hala nola adingabe migratuak edo tutoretzapekoak, familia iritsi berriak edo hazteko zailtasunak dituztenak) astean behin elkartzean datza, aisialdiaren zati bat partekatuz.
Kontua ez da inoren bizitza konpontzea. Eraldatzeko akonpainatzea da kontua: ondoan ibiltzea, berdinetik berdinera, kafe bat, hizketaldi bat edo paseo bat partekatuz. Joan-etorriko prozesu bat, non bi aldeek ikasten duten eta hazten diren.
Mentoretza sozialaren bidez, ehunka pertsona hiritartasun kohesionatuago bat eraikitzen ari dira.
Abentura honi eusten dioten erakundeak ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Konektatzen garenean, gure bizitzak eta gizartea eraldatzen ditugula erakusten duten zutabeak:
Txinparta (Agintzari): Emantzipazio prozesuetan helduen eta gazteen arteko harremanak sustatzen dituen programa da, konfiantzan eta elkarrekiko errespetuan oinarritutako loturak sustatzen dituena. Mentoratutako gazteen autonomia garatzea du helburu, laguntza-sarea, ongizate emozionala eta komunitateko kide izatearen sentimendua indartuz.
Zabalbideak-Landalan: Mentoretza sozialeko programa bat da, mentore boluntario kualifikatuen laguntzaz emantzipazio-prozesuak aurrera eramatea eta sareak zein aukerak zabaltzea helburu duena.
Pertsonalde: Boluntarioak eta autonomiarako trantsizioan dauden gazte atzerritarrak konektatzen dituen programa da. Boluntarioek gizarteratze-prozesuan laguntzen diete konfiantzazko harreman baten bitartez, laguntza emozionala eskainiz, eta euren trebetasun pertsonalak eta profesionalak indartuz. Helburua, beraien laguntza-sarea handiagotzea eta komunitateko kide izatearen sentimendua zabaltzea da.
Urretxindorra programa (Fundación Ellacuría): Mentoria sozialeko programa bat da, ikasle gazteak eta migrazio-esperientzia duten nerabeak lotzen dituena, aisia hezitzaile eta osasungarriaren bidez
loturak eraikitzea sustatuz. Jarduera ludiko eta kulturalen bidez, garapen pertsonala, autoestimua, trebetasun sozialak eta komunitate-sustraitzea bultzatzen dira.

-
94 411 8534
-
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
Zabalbideak
Zabalbideak Eguneko Arretarako Zerbitzu bat da, foru titulartasunekoa, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatua, Emankor Sareak garatua eta Inklusiorako Zerbitzua erabiltzen duten gazteei zuzendua (18-23 urte). Beraren eginkizun nagusia da integrazio soziolaboralaren alde egitea eta kolektibo horren autonomia eta independentzia pertsonala sustatzea.

-
623 067 763
-
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
Pertsonalde - Harrera, lankidetza eta sentsibilizazioa
Getxoko GKE bat gara, aurre egiten diegu bidegabekeriei eta lanean ari gara zaurgarritasun egoeran dauden pertsonekin, bai gure inguruan, bai Perun, Filipinetan edo Afrikan.

-
944 465 992
-
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
Fundación Ellacuria
2006. urteaz geroztik, Ignacio Ellacuria Gizarte Fundazioak giza mugikortasunak gure inguruan sortu dituen beharrei erantzun die. Hori dela eta, Fundazioa eraldatzen joan da eraginkortasunez erantzuten saiatzeko.


