Data: 2026ko urriak 26 eta 27
Lekua: Bizkaia Aretoa, Bilbo
Badirudi bizi dugun testuinguruak harremanak etetera eta gizarte-kohesio faltara garamatzala. Gizarte-eredu horren arabera, herritar asko bakarrik sentitzen dira komunitate-sentsaziorik, kidetasun-sentsaziorik, nortasun-sentsaziorik eta pertsona guztientzako etorkizun hobe baten bilaketarik ez dutelako. Bizikidetza gero eta ahulagoa da, komunitate-guneek garrantzia galtzen dute eta horrek ikuspegi komunitarioa garatzen dugun errealitatea eraldatzen du.