Skip to main content

ATXURI SARETZEN

ATXURI SARETZEN
  • Inicio: 2025eko azaroa
  • Fin: 2027ko azaroa
  • Importe subvencionada: 100.000 €
  • Lugar: Bilbo

ATXURI SARETZEN

"Atxuri Saretzen" Bidegintza Kooperatibak Bilboko 5. Barrutian bultzatutako ekimen komunitarioa da, Atxuri auzoan fokua duena (Atxuri, Encarnacion, Ollerías Altas y Bajas eta Begoñako Errepublika kaleak). Proiektuak nahi ez den bakardadea prebenitu eta murriztea du helburu, hurbiltasunean eta auzokideen parte-hartzean oinarritutako garapen komunitarioko ikuspegi integral baten bidez. Proposamena bi ikuspegitatik abiatzen da: ahultasun-egoeran eta gizarte-isolamenduan dauden pertsonei arreta ematea, eta lehendik dauden gaitasun kolektiboak identifikatzea eta aktibatzea. Ibaiaren atari eta kaleetan pixkanaka esku hartuz, harremanetarako, elkarri laguntzeko eta auzokideen erantzunkidetasunerako espazioak sortuko dira, adinekoei (batez ere bakarrik bizi direnei), sarerik gabeko guraso bakarreko familiei eta gizarte-kalteberatasuneko egoeran dauden pertsonei arreta eskainiz.

Proiektua elkarri lotutako sei fasetan egituratzen da: abian jartzea, sentsibilizazioa, hurbilketa, partaidetza-diagnostikoa, diseinu eta plangintza partekatua, inplementazioa, eta ebaluazioa eta itxiera; eta hainbat metodologia biltzen ditu, hala nola atez ateko elkarrizketak, gotorlekuen mapak, topaketa-txokoak eta auzokideen "bozeramaile" figura. Helburua loturak sendotzea, parte-hartzea sustatzea eta gizarte-kohesioari laguntzea da, logika publiko-komunitario batetik, BizkaiSare 2030 estrategiaren printzipioekin bat etorriz.

Proiektua aurrera doa, auzoan paseatzen bazara sentitu dezakezu eta informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu diptikoa.