Skip to main content

EMAKUMEEN ALDAKETA-HAZIAK JAKINDURIA PARTEKATUZ

EMAKUMEEN ALDAKETA-HAZIAK JAKINDURIA PARTEKATUZ
  • Inicio: 2025eko ekaina
  • Fin: 2026ko abendua
  • Importe subvencionada: 100.000 €
  • Lugar: Getxo, Elorrio

EMAKUMEEN ALDAKETA-HAZIAK JAKINDURIA PARTEKATUZ

Getxoko, Elorrioko eta Enkarterriko Mankomunitateko emakume migratu eta autoktonoen artean nahi ez den bakardadea lantzea da proiektuaren helburua. Ikuspegi komunitario, feminista eta intersekzionaletik, emakumeen kapital ziala eta emozionala indartuko du, natura eta lurraldea zaintzeari lotutako topagune komunitarioak sendotuz.

Getxoko baratze ekologiko batean "Aldaketa-haziak" izeneko emakume-talde bat sendotzea bultzatuko da, bizikidetzarako, iraunkortasunerako eta ahalduntze kolektiborako gune gisa. Jarduerek barne hartuko dituzte mendi eta landa-eremuetarako irteerak, euskal ondare naturala eta historikoa biltzeko, emakumeen narrazio-guneak, ongizate emozionala ardatz duten autozaintza-erretiroak. Genero ikuspegia duten kultura arteko topaguneak garatuko dira, Elorrion nerabeen sorkuntza eta parte-hartze aktiboa sustatuz, eta, horrela, landa eremuan emakumeak elkartzeko sare berri bat egituratuz. Fase guztietan artikulatuko dira BizkaiSareren ardatz estrategikoak: lan komunitarioa, autonomiaren sustapena eta lurralde-artikulazioa, eta, horrela, dauden osasun-aktiboen sarea indartuko da.