Deialdiaren data itxita: 2026ko otsailaren 13tik martxoaren 12ra
Sarrera:Aurten ere, Gizarte Kohesiorako Zuzendaritzak deialdia ireki du migratzaileen, gutxitutako kultura-kolektiboen eta sexu-aniztasunaren erakundeentzat, bai eta kolektibo horiei laguntzeko erakundeentzat ere.
Finantzaketa-lerroak:Deialdiak lau jarduera-ildo ditu:
- Antolaketa-egitura indartzea: ibilbide luzerik ez duten eta gehienez 5.000 €-ko zenbatekoa duten erakundeentzat.
- Aniztasuna eta inklusioa sustatzeko ekintzak egitea, 10.000 €gehienez.
- Aniztasuna sustatzen duten eta diskriminazioaren eta pertsonen eta kolektiboen estigmatizazioaren aurka borrokatzen duten proiektuak egitea. Proposamen integralagoak dira, askotariko ekintzak dituzte eta 20.000 eurokoak izan daitezke.
- Sareko proiektu eraldatzaileak ikuspegi intersekzionaletik egitea: sareko lana sustatzen duten eta elkargunea aztertzen duten proiektu berritzaileen kasuan.
aniztasun-/desberdintasun-ardatz desberdinetakoak. Proiektu horiek 25.000 €koak izan daitezke.
Interesik baduzu, informazio gehiago garatzen duen
dekretua edo
web orria kontsulta dezakezu.