Bakardadeari buruz hitz egiteko gonbidapena
2025eko abenduaren 19an, 12:00-14: 00, Yimby Sotatik zuzenean eman zen Hoy por hoy Bilbao-Bizkaia saioa. Bertan, gizarte-fenomenoa eta komunitate-loturak indartzeko politika publikoak aztertu ziren.
Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailaren lankidetza zuen, bakardadearen aurrean prebentzio-, detekzio- eta laguntza-politikak aktiboki lantzen baititu, bereziki adinekoen, gazteen eta egoera ahulean dauden pertsonen artean.
Hoy por hoy Bilbao-Bizkaiako saio berezia zen, eta funtsezko hiru ideia izan zituen ardatz:
Nola hautematen dugun bakardadea gure ingurunean
Alerta-seinaleei eta laguntza eskatzea eragozten duten oztopoei helduko zaie: isolamendu progresibotik familia-sareen faltaraino.
Zer politika eta proiektu dauden Euskadin
Bizkaia laguntza-zerbitzu aitzindariak, ekimen komunitarioak eta belaunaldien arteko bizikidetza-eredu berriak garatzen ari da. Programak tokian bertan lan egiten duten erakundeetako ordezkariei, gizarte-langileei eta elkarteei emango die hitza.
Nola ehundu dezakegu komunitatea egunerokotasunetik
Azul Tejerinak herritarren testigantzei zabalduko zien mikrofonoa, eta gure kaleetan eta auzoetan bizikidetza, zaintza eta elkarrekiko laguntza nola indartu hausnartuko zuen.
Programa entzun nahi baduzu klikatu hemen.


