Skip to main content

Izena eman kongresura: "Garapen komunitarioa eta gizarte-kohesioa, aitortzen eta ahalduntzen dituzten harremanak. Jakintzen eta praktiken arteko elkarrizketa bakardadearen aurrean".

Data: 2026ko urriak 26 eta 27

Lekua: Bizkaia Aretoa, Bilbo

Abandoibarra etorbidea, 3
48009 Bilbo

Izena eman:  www.bizkaia.eus/gizarte_izenematea

Badirudi bizi dugun testuinguruak harremanak etetera eta gizarte-kohesio faltara garamatzala. Gizarte-eredu horren arabera, herritar asko bakarrik sentitzen dira komunitate-sentsaziorik, kidetasun-sentsaziorik, nortasun-sentsaziorik eta pertsona guztientzako etorkizun hobe baten bilaketarik ez dutelako. Bizikidetza gero eta ahulagoa da, komunitate-guneek garrantzia galtzen dute eta horrek ikuspegi komunitarioa garatzen dugun errealitatea eraldatzen du. 

Horren aurrean, Bizkaiko Foru Aldundiak gizarte-kohesioaren aldeko apustua egiten du. Kohesio soziala, aniztasuna, desadostasuna eta pertsonen eta kolektiboen arteko desberdintasunekiko tolerantzia eskasa aitortzea eta onartzea eskatzen duena. Gizarte-kohesioak pertsonen eta kolektiboen inplikazioaren, parte-hartzearen eta erantzunkidetasunaren aldeko apustua egiten du, batzen gaituen horren eraikuntzan, bizikide ditugun pertsona guztientzat garrantzitsua denaren eraikuntzan. Helburua, beraz, tokikotik eta hurbiletik gizarte-kohesioaren eta bizikidetza globalaren aldeko apustua egitea da.

Horregatik, egun eta erdiko kongresu bat egitea planteatzen dugu, gai horretan sakontzeko, inaugurazio-txosten batetik abiatuta eta interesgarriak diren esperientziak eta gogoetak entzun eta partekatuz. Laster eguneratuko dugu programa, baina Manuela Barretok inaugurazio-hitzaldia emango du. Barreto bizitza osoko bakardadeaz arduratzen da, bai eta kulturak, identitateak, estigmak eta (des) konexio sozialeko esperientzietako bizi-trantsizioek duten eginkizunaz ere.

Batzorde zientifikoa

Usue Beloki - Deustuko Unibertsitatea

Pili Castro - Deustuko Unibertsitatea - Bizkaiko Caritas

Unai Martin Roncero - EHU

Elisa Sala - Gizarte aholkularia eta ikertzailea

Ana Irene del Valle - EHU

Egitaraua

9:30 – 10:00 INAUGURAZIOA

Teresa Laespada Martínez, Bizkaiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasuneko foru diputatua.

10:00 – 11:15 Garapen komunitarioa gaur egun: ekintza kolektiboak nola laguntzen duen bakardadearen prebentzioan

Moderatzailea: Natxo Rodríguez, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Kohesiorako zuzendaria.

Manuela Barreto, gizarte eta erakunde psikologiako irakaslea Exeterreko Unibertsitatean.

11:45 – 13:00 Konexio sozialeko nazioarteko esperientziak: bakardadearen aurkako ekintza komunitarioak

Moderatzailea: Isabel Massa Goñi, BizkaiSare sareko batzorde iraunkorra eta SSI Taldea.

Ximena Aguilera Sanhueza, Diego Portales Unibertsitateko Osasun Behatokiko zuzendaria eta Txileko Osasun ministro ohia, Gabriel Boric Font jauna presidente zela (2022-2026).

Elisabeth Casabianca, analista sozioekonomikoa Europako Batzordeko Ikerketa Zentro Komunean (CCI, JRC ingelesez), Ispran (Italia).

Dannie Loenne Larsen, garapen aholkularia eta proiektuen zuzendaria FriSe - Danimarkako boluntariotza eta autolaguntza zentroak. «Bakardadearen aurkako Batuak» aliantza nazionaleko zuzendaritza-batzordeko kidea.

13:00 – 14-15 Ingurune komunitarioak eta habitat partekatua: ekintza kolektiboa elikatzen duten eta bakardadea prebenitzen duten espazio fisikoak.

Moderatzailea: Ana Irene del Valle, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko (EHU) dekanoa. Batzorde zientifikoa.

Marisa Clua Gaya, bakardadeari aurre egiteko estrategia teknikaria, Bartzelonako Udala, "Pacto de ciudad contra las soledadeS 2026-2030".

Mila López Aldama, gizarte-kohesioko eta bakardadearen prebentzioko proiektuen arduraduna Agintzari SCISen. Auzosare eredua - Landalab esperientzia landa-inguruneetan.

Irene Lebrusán Murillo, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakaslea.

15:30 – 17:30 Gazteria eta bizi-trantsizioak: lagun-egite komunitarioa bakardade berrien aurrean

Moderatzailea: Usue Beloki Marañón, Deustuko Unibertsitateko Gizarte Laneko Graduko irakaslea. Batzorde zientifikoa.

José Guillermo Fouce Fernández, Unibertsitate Konplutentseko irakasle elkartua, Mugarik Gabeko Psikologia Fundazioko presidentea, Getafeko Udaleko osasun eta kontsumoko koordinatzaile nagusia.

 

Gazteekin komentatutako elkarrizketa:

o Verónica Lloclla Silva, Pioneros Fundazioa.

o Iratxe Uriarte Eiguren, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Presidenta.

o Alain Vivanco. Gizarte hezitzailea da, eta Barakaldoko Gazte Solidarioak taldeko kidea.

9:30 – 11:00 Lurraldea harreman-babesleku gisa: sareak ehundu eta bakardadea prebenitzen duten gertuko esperientziak

Moderatzailea: Unai Martín Roncero, EHUko Soziologia eta Gizarte Lan Saileko irakaslea eta OPIK taldeko kidea. Batzorde zientifikoa.

Ana Miguel, Aurkiguneko koordinatzailea, Zubietxe Elkartearen gizarte-aktibazioko proiektu komunitarioa.

Naomi Hasson, Getxo Zurekin Koordinatzailea, Doble Sonrisa Fundazioa. Konektore sozialak pertsonen, baliabideen eta lurraldearen arteko zubi gisa.

María Molinuevo Zaballa, Etorkizuna musikatan, Norai Fundazioa.

11:30 – 13:00 Eraldaketarako horizonteak: aitortzen, konektatzen eta ahalduntzen jarraitzeko erronka estrategikoak

Moderatzailea: Pili Castro Blanco, Deustuko Unibertsitateko Osasun Zientzien Fakultateko irakaslea, Bizkaiko Caritaseko adinekoen eta zahartzearen arloko arduraduna. Batzorde zientifikoa.

Javier Yanguas, La Caixa Fundazioaren adinekoen programaren zuzendari zientifikoa eta Aubixa Fundazioaren proiektuen zuzendaria.

Sacramento Pinazo-Hernandis, gizarte-psikologiako irakaslea eta Valentziako Unibertsitateko BestAGING ikerketa-taldeko zuzendaria.

13:00 – 13:30 Ikasitakoa biltzea: Biltzarraren gakoak, oihartzunak eta lehen gogoetak

María Silvestre Cabrera, Deustuko Unibertsitateko Berdintasun zuzendaria eta Giza Eskubideen Doktoretza programaren koordinatzailea: erronka etiko, sozial eta politikoak.

Para visualizar estos ficheros necesita el programa gratuito Adobe Reader