Skip to main content

Aurkeztu zure hautagaitza 2026ko BizkaiaGara sarietarako

BizkaiaGara Sarien helburua Bizkaiko ekintza komunitarioaren ekarpen soziala ikusaraztea eta balioestea da, beren bokazioagatik, konpromisoagatik eta guztion onerako ekarpenagatik nabarmentzen diren esperientziak, ibilbideak eta eragileak aitortuz, bizitza komunitarioaren edozein eremutatik, besteak beste, gizarte-ekintzatik, kulturatik, kiroletik, ingurumenetik edo hezkuntzatik.
 
Aurten, BizkaiaGara osatzen duzuen pertsona eta/edo erakundeok hainbat kategoria: ibilbideaproiektua eta erakundea, kontuan hartzen dituzuen hautagaitzak aurkeztu ahal izatea nahi dugu. Irailaren 15ean epea bukatuko da. Hautagaiek Bizkaiko Lurralde Historikoari lotuta egon beharko dute, bai pertsonak, erakundeak edo ekimenak bertan egiten duelako lan nagusia, bai haren gizarte-inpaktuak edo -ekarpenak lurralde horretan eragin nabarmena duelako.
 
Hautagaitzak baloratzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan: ekarpen soziala eta komunitarioa Bizkaian; eragin positiboa pertsonengan, erkidegoan edo lurraldean; elkartasunaren, parte-hartze aktiboaren eta gizarte-eraldaketaren balioekiko koherentzia; ibilbidearen, proiektuaren edo erakundearen izaera inspiratzailea, eredugarria edo berritzailea; ekimenaren jasangarritasuna, iraunkortasuna, edo ibilbidea; herritarren aktibazioa, lankidetza edo inplikazio komunitarioa sortzeko gaitasuna; edo egindako ekarpenaren berezitasuna edo garrantzia.

Hemen duzu informazio gehiago.

 

BizkaiSare
Komunitatea ehuntzen


Azken berriak

Berangon auzoak bizirik mantentzea eta pertsonen arteko harremanak indartzea helburu duen ekimen berria martxan da: Auzokatzen. Santa Ana, Otxabene eta Axgane auzoetan garatuko den proiektu honek auzoko bizitza indartu nahi du, herritarren parte-hartzea oinarri hartuta.
Auzosare-k metodologia bat garatzea du helburu, pertsonen hauskortasun soziala eta bakardadea prebenitzeko eta jorratzeko. Horretarako, ardatz nagusiak honako hauek izango dira: esku-hartze sozialean datuen analisia aplikatzea, eta kohesio soziala eta zaintza komunitarioa sustatzea.
Adinekoen artean nahi ez den bakardadea ikuspegi bio-psikosozialetik jorratzen duen hitzaldi-ziklo bat aurkezten da.