Auzokatzen: Komunitatea eraikitzeko proiektu parte-hartzailea Berangon

Berangon auzoak bizirik mantentzea eta pertsonen arteko harremanak indartzea helburu duen ekimen berria martxan da: Auzokatzen. Santa Ana, Otxabene eta Axgane auzoetan garatuko den proiektu honek auzoko bizitza indartu nahi du, herritarren parte-hartzea oinarri hartuta.
Ekimenaren helburua argia da: elkartzeko, partekatzeko eta gozatzeko espazioak sortzea. Horretarako, herritarren iritziak, ideiak eta proposamenak jasoko dira, etorkizuneko jarduerak eta ekintzak modu partekatuan diseinatzeko.
Auzokatzen proiektuak hainbat balio sustatzen ditu:
-
Auzo aktibo eta biziak
-
Belaunaldi arteko harremanak
-
Topagune seguru eta irekiak
-
Adin guztietarako jarduerak
-
Komunitatearen kohesioa eta zaintza
Berango Labetik oso positibotzat jotzen dugu herritarren protagonismoa sustatzen duten ekimenak aktibatzea. Gaur egungo erronken aurrean, komunitate sare sendoak eraikitzea funtsezkoa da herri osasuntsuago, lagunkoiago eta parte-hartzaileagoak garatzeko.
Horregatik, herritar guztiak animatu nahi ditugu parte hartzera, ideiak proposatzera eta auzoen etorkizuna elkarrekin eraikitzera.
🟢 Komunitatea egiten da… parte hartzen dugunean.





