Skip to main content

Gida Bakardadeak. Zure udalerrian Bakardeadeak Eskola ezartzeko eskuliburua.

Gida Bakardadeak. Zure udalerrian Bakardeadeak Eskola ezartzeko eskuliburua.
2020. urtean, “Araba a Punto"ren bidez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Sailak apustu garrantzitsua egin zuen desiratu gabeko bakardadearen aurkako foru-estrategia eraikitzeko. Estrategia horrek, esparru orokor gisa, defendatzen du sareak ehuntzera bideratutako lan-eredu bat; pertsona, eragile eta erakunde desberdinen arteko elkarguneak ehuntzeko. Lan egiteko modu bat, norbanakoaren erantzukizuna, komunitatearen elkartasuna eta zerbitzu publikoaren bermea eta laguntza oinarri hartuta.

Garatzen ari diren mugarri guztien artean, azpimarratzekoak dira “Bakardadeak Eskolak”, Bakardadeak Prebenitzeko Eskolak. Eskola horiek elkartzeko eta ikasteko guneak dira, eta bakardade-egoerak prebenitzera bideratuta daude. Horien helburu nagusia da pertsonei laguntzea beren galera pertsonalei, bizi-aldaketa garrantzitsuei, uste faltsuei, norberaren karga-sentimenduei, etorkizuneko egoerei buruz sortutako itxaropenei eta abarri aurre egiten lagunduko dieten baliabideak, trebetasunak eta motibazioak izan ditzaten, eta, horrela, beren bizitzarekin modu esanguratsuan jarraitzeko aukera izatea, bai haientzat, bai ingurukoentzat.

Gida honekin: "Bakardadeak. Aprerder a tejer abrazos": zure udalerrian desiratu gabeko Bakardadeen Prebentziorako Eskola bat ezartzeko eskuliburua, bakardadearen arazo konplexuak planteatzen duen erronka landu nahi duten udalerriei ezagutza eta laguntza ematea da helburua, prebentzioaren eta herritarren kontzientziazioaren ikuspegitik.

Bizkaisare
Gizartea ehuntzen

Áraba a punto

This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Tel: 667 93 43 52



Azken berriak

BGHek trebetasunen eta zeharkako gaitasunen esparrua eskaintzen dute pertsonarengan, erabilera librekoak dira eta edozein ingurune eta erakundetan aplika daitezke
Nahi gabe bakardadeari eta osasun mentalari buruzko azterketa Espainian 2026, Nahi ez den Bakardadearen Estatuko Behatokiak – SoledadES – aurkeztua, gure garaiko gizarte-erronka nagusietako biren arteko harremana aztertzen du: nahi ez den bakardadea eta osasun mentaleko arazoak.
Gure denbora librearen zatitxo bat ospitaleratuta eta bakardadean dauden pazienteen egoera zaila artatzera bideratu nahi dugun pertsonak gara.