Skip to main content

Komunitateak sendotuz: zein gaztek parte hartzen dute?

Urriak 1 eta 2
Komunitateak sendotuz: zein gaztek parte hartzen dute?
Adsis Fundazioak eta Sorginlorek irakasleei, hezitzaileei eta gazteen parte-hartzearen arloan diharduten edo interesa duten pertsona eta erakunde guztiei zuzendutako jardunaldiak antolatzen dituzte.

Euskadiko gazteen % 29,5ek bakardadea pairatzen du, 2024ko Euskadiko Bakardadearen Barometroaren arabera. Bakardadea prebenitzeko estrategia bat da komunitateak indartzea eta horietan pertsonen parte-hartzea eta pertenentzia-sentimendua sustatzea.

Urriaren 1ean eta 2an, Cristina Enean, Donostian, Adsis Fundazioak eta Sorginlore Gizarte Elkarteak "Komunitateak indartuz: zein gaztek parte hartzen dute?" izeneko jardunaldiak antolatu dituzte. Jardunaldi horiek 2020tik aurrera Adsiseko Hasierako Lanbide Heziketako lau ikastetxetan -Basauri, Donostia, Leioa eta Gasteiz- egindako parte-hartze komunitarioko prozesuen ondorio dira.

Jardunaldien helburuak honako hauek dira:

  • Gazteen parte-hartzearen joera anitzak aztertzea. Zein gaztek, nondik eta nola parte hartzen duten ikusaraztea, batez ere periferiak kontuan hartuta.
  • Hezitzaileek gazteen parte-hartzean duten boterea eta erreferentzialtasuna azpimarratzea, bidean ditugun erronkak eta, batez ere, erronka horiei eman dakizkiekeen erantzunak definitzeko.
  • Parte hartzen dutenen artean elkarrizketa esanguratsua sortzea, esperientziak eta estrategiak partekatuz, komunitatearen zentzua eta komunitatea (k) indartzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.

Bizkaisare

Kontaktua

 

Fundación Adsis

Construimos una sociedad más justa | Fundación Adsis

 

Sorginlore

629 74 28 07 – 

This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Sorginlore – pedagogia feministak eta kultura partehartzaileak



Azken berriak

Berangon auzoak bizirik mantentzea eta pertsonen arteko harremanak indartzea helburu duen ekimen berria martxan da: Auzokatzen. Santa Ana, Otxabene eta Axgane auzoetan garatuko den proiektu honek auzoko bizitza indartu nahi du, herritarren parte-hartzea oinarri hartuta.
Auzosare-k metodologia bat garatzea du helburu, pertsonen hauskortasun soziala eta bakardadea prebenitzeko eta jorratzeko. Horretarako, ardatz nagusiak honako hauek izango dira: esku-hartze sozialean datuen analisia aplikatzea, eta kohesio soziala eta zaintza komunitarioa sustatzea.
Adinekoen artean nahi ez den bakardadea ikuspegi bio-psikosozialetik jorratzen duen hitzaldi-ziklo bat aurkezten da.