Skip to main content

Komunitatean mendekotasuna prebenitzeko eta autonomia pertsonala sustatzeko Bizkaiko Ituna

Itun hau Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak bultzatutako ekimena da, komunitate bat eraikitzeko
helburuarekin, zeinak lankidetzan oinarrituta mendekotasuna prebenitzen eta autonomia pertsonala sustatzen duen bizitza-ziklo osoan zehar.


Itun hau ez da programa itxi bat, baizik eta prozesu ireki bat, ikuspegi eraldatzaile honi atxikitako gizarte-erakundeentzat, erakunde publikoentzat, profesionalen
kolektiboentzat eta herritarrentzat.

Helburuak hauek dira: 

• Mendekotasunaren inguruko ikuspegi prebentibo
eta komunitarioa sustatzea.
• Lurraldean dagoeneko martxan dauden ekimenak
balioan jartzea.
• Atxikitako erakundeek konpromiso zehatz eta
neurgarriak hartzea.
• Lankidetza interinstituzional, intersektorial eta
diziplina anitzeko sare sendo bat eraikitzea.