Jardunaldia: Komunitatea eta bakardadea
Helburuak
- Konexio eta lotura komunitarioen inguruko hausnarketan sakontzea, bakardadea prebenitzeko eta hari heltzeko.
- Udal- eta komunitate-mailan egiten diren estrategiak eta jarduerak ezagutzea.
- Gizarte Kohesiorako Zuzendaritzak eskuragarri dituen baliabideak ematea gai hori jorratu nahi duenari.
Erakunde antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia (Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Saila)
Jardunaldi hauek topaketarako, hausnarketarako eta ekintzarako gune gisa planteatzen dira. Ikuspegi komunitario batetik, aztertu nahi dugu nola lagundu dezaketen auzo-sareek, erakundeek, elkarteek eta herritarrek nahi ez duten bakardadeari aurrea hartzeko eta aurre egiteko. Bakardadea ez baita esperientzia indibidual bat bakarrik: erronka kolektibo bat ere bada, gizarte osoari eragiten diona.
Egitaraua
Teresa Laespada Martínez
Diputatu nagusiordea eta Enpleguko, Gizarte Kohesioko eta Berdintasuneko foru diputatua.
Aurkezpena: Natxo Rodríguez, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Kohesiorako zuzendaria
Dinamizazioa: Santos Arrieta, BizkaiSare batzorde iraunkorra
Bakardadearen aurkako politika publikoen ezaugarrien dekalogoaren aurkezpena. Lydia González, ONCE Fundazioko Nahi Gabeko Bakardadearen Estatuko Behatokia 📄
BizkaiSare Herriz herri proiektuaren aurrerapenak, Itziar Etcheverry, Agintzari eta Karmele Acedo, Home Care Lab 📄
Dinamizazioa: Isabel Massa, BizkaiSare batzorde iraunkorra
Elkartu, bakardadeen aurrean komunitatea ehunduz, Nagore Lopategi, Emaus Gizarte Fundazioa 📄
Aldaketa haziak, emakumeak jakinduria partekatzen, Carla Davies, Emakumeak ahotsarekin 📄
ConectEM. Bakardadearen aurkako estrategia parte-hartzaileak EMn, Karmele Garro Torralba, ADEMBIko zuzendaria 📄
KOMMON LIVE eta CARE Zaintza komunitateak, Garikoitz Ayuela, Inbiku 📄
Erantsitako fitxategiak
-
KOMMON Zaintza Komunitateak
-
BIZKAISARE Bakardadea eta komunitatea Elisa Sala
-
CONECT EM Bakardadearen aurrean parte hartzeko estrategiak Esklerosi Anitzean
-
PPT DEKALOGOA
-
BIZKAISARE aukezpena Herriz Herri jardunaldia
-
PRESENTACION Elkartu Emaús
-
Aldaketa-haziak emakumeak jakinduria partekatzen
Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu


