Skip to main content

Jardunaldia: Komunitatea eta bakardadea

Helburuak

  • Konexio eta lotura komunitarioen inguruko hausnarketan sakontzea, bakardadea prebenitzeko eta hari heltzeko.
  • Udal- eta komunitate-mailan egiten diren estrategiak eta jarduerak ezagutzea.
  • Gizarte Kohesiorako Zuzendaritzak eskuragarri dituen baliabideak ematea gai hori jorratu nahi duenari

Data eta lekua: 2025eko azaroaren 13an, osteguna, Euskalduna Jauregian (Bilbo)

Erakunde antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia (Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Saila)

Jardunaldi hauek topaketarako, hausnarketarako eta ekintzarako gune gisa planteatzen dira. Ikuspegi komunitario batetik, aztertu nahi dugu nola lagundu dezaketen auzo-sareek, erakundeek, elkarteek eta herritarrek nahi ez duten bakardadeari aurrea hartzeko eta aurre egiteko. Bakardadea ez baita esperientzia indibidual bat bakarrik: erronka kolektibo bat ere bada, gizarte osoari eragiten diona.

Egitaraua

9:15-9:45 Jardunaldiaren inaugurazioa

Teresa Laespada Martínez

Diputatu nagusiordea eta Enpleguko, Gizarte Kohesioko eta Berdintasuneko foru diputatua.

9:45 -11:00 Bakardadea eta komunitatea: erronkak eta estrategiak

Aurkezpena: Natxo Rodríguez, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Kohesiorako zuzendaria

Txostengilea: Elisa Sala Mozos, ikertzaile eta aholkulari independentea 📄
11:30-12:30 Udalerri mailako estrategiak

Dinamizazioa: Santos Arrieta, BizkaiSare batzorde iraunkorra
Bakardadearen aurkako politika publikoen ezaugarrien dekalogoaren aurkezpena. Lydia González, ONCE Fundazioko Nahi Gabeko Bakardadearen Estatuko Behatokia 📄

BizkaiSare Herriz herri proiektuaren aurrerapenak, Itziar Etcheverry, Agintzari eta Karmele Acedo, Home Care Lab 📄

12:30-13:30 Loturak sustatzeko eta bakardadea prebenitzeko esperientzia komunitarioak

Dinamizazioa: Isabel Massa, BizkaiSare batzorde iraunkorra
Elkartu, bakardadeen aurrean komunitatea ehunduz, Nagore Lopategi, Emaus Gizarte Fundazioa 📄

Aldaketa haziak, emakumeak jakinduria partekatzen, Carla Davies, Emakumeak ahotsarekin 📄
ConectEM. Bakardadearen aurkako estrategia parte-hartzaileak EMn, Karmele Garro Torralba, ADEMBIko zuzendaria 📄

KOMMON LIVE eta CARE Zaintza komunitateak, Garikoitz Ayuela, Inbiku 📄