Skip to main content

Izena eman kongresura: "Garapen komunitarioa eta gizarte-kohesioa, aitortzen eta ahalduntzen dituzten harremanak. Jakintzen eta praktiken arteko elkarrizketa bakardadearen aurrean".

2025eko memoria eta 2026an aurreikusitako jarduerak

Zer da BizkaiSare?

BizkaiSare Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, eta diseinatuta dago komunitate-sarea indartzeko eta lurraldeko gizarte-kohesioa sustatzeko. Desberdintasun eta arrakala sozialei erantzuteko sortu da, gero eta handiagoak baitira ziurgabetasun ekonomikoak, osasun-krisien inpaktuak, ingurumen-erronkek eta aldaketa geopolitikoek markatutako testuinguru global honetan.

BizkaiSarek, udal-erakunde eta gizarte-entitateekiko lankidetzaren bidez, metodologia, finantzaketa eta eragileen sarea eskaintzen ditu, komunitatea indartuko duten ekimenak bultzatu eta lotura sendoagoak eta erresilienteagoak sortzearren.

Bizkaiko gizarte elkartu baterako estrategia komunitarioa (irakurketa erreza)

Bizkaiko gizarte elkartu baterako estrategia komunitarioa (irakurketa erreza)

Bizkaiko gizartea aldatzen ari da, gainerako gizarteak bezala. Aldaketa hauek batzuetan positiboak eta beste batzuetan negatiboak dira. Baina beti eragiten diete pertsonei eta komunitateari.

Bizkaiko gizarte kohesionatua eratzeko abian ipini duen estrategia komunitarioa

Bizkaiko gizarte kohesionatua eratzeko abian ipini duen estrategia komunitarioa

Esku artean duzuen dokumentu hau BizkaiSareren aurkezpena da, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia kohesionatuagoa lortzeko helburuarekin komunitate-ingurunea saretzeko eta indartzeko ekimena.

Berriak

Gune honetan BizkaiSareri buruzko azken albisteak, aurrerapenak eta eguneratzeak topa ditzakezu, baita gure komunitate-sarearen inguruan gertatzen den guztia ere. Hemen, gertu eta egunean jakingo duzu zein diren gaurkotasuneko kontuak, lankidetzak, jarduera egin berriak, argitalpenak eta funtsezko ekitaldiak.

GIHetarako beharrezkoak diren BGH helburuak. Badakizu zer diren BGHak?

GIHetarako beharrezkoak diren BGH helburuak. Badakizu zer diren BGHak?

BGHek trebetasunen eta zeharkako gaitasunen esparrua eskaintzen dute pertsonarengan, erabilera librekoak dira eta edozein ingurune eta erakundetan aplika daitezke
Nahi gabe bakardadeari eta osasun mentalari buruzko azterlana Espainian 2026

Nahi gabe bakardadeari eta osasun mentalari buruzko azterlana Espainian 2026

Nahi gabe bakardadeari eta osasun mentalari buruzko azterketa Espainian 2026, Nahi ez den Bakardadearen Estatuko Behatokiak – SoledadES – aurkeztua, gure garaiko gizarte-erronka nagusietako biren arteko harremana aztertzen du: nahi ez den bakardadea eta osasun mentaleko arazoak.
Ospitaleko bakardadea eta laguntzeko boluntarioak

Ospitaleko bakardadea eta laguntzeko boluntarioak

Gure denbora librearen zatitxo bat ospitaleratuta eta bakardadean dauden pazienteen egoera zaila artatzera bideratu nahi dugun pertsonak gara.
Bakardadea eta zahartzea: sozialetik gorputzera

Bakardadea eta zahartzea: sozialetik gorputzera

Bakardadea zahartzaroan esperimentatzeko moduen inguruan hausnartzeko eta hitz egiteko gunea da, eta haren dimentsio sozialak eta komunitarioak eta gorputz-adierazpenak aztertzen ditu.
Osasunerako eta ongizaterako espazio konektatuak sortzea: bizitza osoan zehar gizarte-harremanak sustatuko dituzten hiri eta komunitateei buruzko elkarrizketa

Osasunerako eta ongizaterako espazio konektatuak sortzea: bizitza osoan zehar gizarte-harremanak sustatuko dituzten hiri eta komunitateei buruzko elkarrizketa

Gizarte Konexioari buruzko Batzordearen Idazkaritzak eta Adinekoen Hiri eta Komunitate Lagunen Sare Globalak elkarrekin antolatutako web astekari bati buruzko informazioa ematen dugu, bizitza osoan zehar osasunerako eta ongizaterako gune konektatuak sortzeari buruzkoa.
Auzokatzen: Komunitatea eraikitzeko proiektu parte-hartzailea Berangon

Auzokatzen: Komunitatea eraikitzeko proiektu parte-hartzailea Berangon

Berangon auzoak bizirik mantentzea eta pertsonen arteko harremanak indartzea helburu duen ekimen berria martxan da: Auzokatzen. Santa Ana, Otxabene eta Axgane auzoetan garatuko den proiektu honek auzoko bizitza indartu nahi du, herritarren parte-hartzea oinarri hartuta.

Jarduerak

BizkaiSaren topaguneak, hausnarguneak eta aktiboki parte hartzeko guneak sortzen ditugu. Gure ekitaldiak abagune egokiak dira gizarte-sarea hobetzen aurrera egiteko, belaunaldien arteko bizikidetza eta elkarrizketa sustatzeko, eta egungo gizarte-erronkei komunitatean erantzuteko. Kontsultatu hemen zein diren programatutako hurrengo jardunaldiak, mintegiak eta topaketak.
2025eko memoria eta 2026an aurreikusitako jarduerak

2025eko memoria eta 2026an aurreikusitako jarduerak

2025ean egindako jardueren memoria eta 2026an egin beharreko jardueren aurreikuspena Gizarte Kohesiorako Zuzendaritzak, BizkaiSare 2030 Estrategiaren jarraipena eginez, 2025ean egindako jardueren laburpena eta 2026an egin beharreko jardueren…

Sarea

BizkaiSare Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako lankidetza-ekimen bat da, eta, haren bidez, sareak ehundu eta komunitatea indartu nahi du, giltzarria baita desberdintasunei eta gizarte-arrakala berriei aurre egiteko. Gure lankideen sarean, Bizkaia kohesionatuagoa, inklusiboagoa eta solidarioagoa izateko konpromisoa hartu duten entitateak, erakundeak eta pertsonak daude.

Baliabideak

Eskura jarri dizkizugu BizkaiSareren ikuspegi komunitarioa eta integrala islatzen duten zenbait dokumentu, material, tresna eta proiektu. Hor topatuko dituzun edukiek zerikusia izango dute kudeaketa komunitarioarekin, nahi ez den bakardadeari arreta ematearekin, aniztasunarekin, belaunaldiarteko kohesioarekin, eta gizarte berdinzaleago bat eraikitzeko beste giltzarri batzuekin. Errepositorioa bizirik dago eta etengabe aldatzen da. Halakoxea da gure komunitatea ere.