Hasiera
-
-
Izena eman kongresura: "Garapen komunitarioa eta gizarte-kohesioa, aitortzen eta ahalduntzen dituzten harremanak. Jakintzen eta praktiken arteko elkarrizketa bakardadearen aurrean".
-
2025eko memoria eta 2026an aurreikusitako jarduerak
Zer da BizkaiSare?
BizkaiSare Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, eta diseinatuta dago komunitate-sarea indartzeko eta lurraldeko gizarte-kohesioa sustatzeko. Desberdintasun eta arrakala sozialei erantzuteko sortu da, gero eta handiagoak baitira ziurgabetasun ekonomikoak, osasun-krisien inpaktuak, ingurumen-erronkek eta aldaketa geopolitikoek markatutako testuinguru global honetan.
BizkaiSarek, udal-erakunde eta gizarte-entitateekiko lankidetzaren bidez, metodologia, finantzaketa eta eragileen sarea eskaintzen ditu, komunitatea indartuko duten ekimenak bultzatu eta lotura sendoagoak eta erresilienteagoak sortzearren.
Berriak
Jarduerak
Sarea
BizkaiSare Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako lankidetza-ekimen bat da, eta, haren bidez, sareak ehundu eta komunitatea indartu nahi du, giltzarria baita desberdintasunei eta gizarte-arrakala berriei aurre egiteko. Gure lankideen sarean, Bizkaia kohesionatuagoa, inklusiboagoa eta solidarioagoa izateko konpromisoa hartu duten entitateak, erakundeak eta pertsonak daude.
Baliabideak
Eskura jarri dizkizugu BizkaiSareren ikuspegi komunitarioa eta integrala islatzen duten zenbait dokumentu, material, tresna eta proiektu. Hor topatuko dituzun edukiek zerikusia izango dute kudeaketa komunitarioarekin, nahi ez den bakardadeari arreta ematearekin, aniztasunarekin, belaunaldiarteko kohesioarekin, eta gizarte berdinzaleago bat eraikitzeko beste giltzarri batzuekin. Errepositorioa bizirik dago eta etengabe aldatzen da. Halakoxea da gure komunitatea ere.
- Hits: 1496


